XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenengo une larri haiek pasa ondoren, Mac Nabbs-ek Ayrton-en benetako izena nondik atera ote zuen jakin nahirik zeuden denak.

Komandanteak Perth-ko presoen ihesa, Victoria-n nola azaldu ziren eta trenaren erasoaldian izan zuten zerrikusia kontatu zituen.

Seymur-en erosi zuen gazeta bat ere erakutsi zien bertan Ben Joyce-gatik dirua eskainiz; poliziaren deia azaltzen bait zen.

Hasieratik zituela Ayrton-egan susmo txarrak esanez jarraitu zuen komandanteak, baina batez ere berarenganako ezin ikusiagatik.

Geroago Ayrton eta errementaria keinuka nabaitu zituen eta Ayrton-ek hirietara sartu gabe albotik inguratuz ibili nahiago zuela ikustean, bere susmoak areagotu egin ziren.

Azkenik, aurreko gauean ikusia kontatu zien: - Zarata hotsa entzun nuen eta basoan aurreratu nintzen.

- Harridura handiz ikusi nituen, lurrean zerbaiten bila, bi gizonen itzal irudiak.

- Bata Black Point-ko perratzailea zen.

- Besteak esan zuen:Burutsu jokatu zenuten zaldi bati hirusta-perrak jartzean.

Horrela erraz jarrai ditzakegu beraien aztarnak.

- Ayrton hori izugarria duk! - Ez ezak esan Ayrton, orain Ben Joyce deitzen duk - erantzun zion besteak barre algaraz.

- Alproja likits * likits: desonesto horrek lapurtzeko ekarri gaitu hona - esan zuen Glenarvan-ek penaz -.

- Ez da Britannia-ko marinela eta Grant kapitaina ezagutu ere ez du egiten!.

- Nik ez dut hala uste - erantzun zuen Mac Nabbs-ek -. Ayrton-ek ongi asko ezagutzen du Grant (...).